Bost pertsona kontratatzeko lan eskaintza zabaldu du udalak
LANBIDEren bitartez bost pertsona kontratatuko ditu udalak. Dagoeneko curriculumak udaleko erregistroan aurkeztu daitezke.
LANBIDErekin batera enplegua sustatzeko lanean da udala. Oraingoan, LANBIDEren bitartez, bost lanpostu eskainiko ditu: bi arkitekto, bi arkitekto tekniko eta turismo eta merkataritza teknikari bat.
Hautaketa prozesurako titulazioa eta oinarrietan azaltzen diren hizkuntza eskakizunak bete beharko dira. Bestalde, ezinbestekoa izango da LANBIDEN alta moduan inskribatuta egotea.
Hondarribian %6.6ko langabezia tasa dagoeta eta beraz, tasa hori jaisteko lanean daudela azaldu du Juan Mari Altunak Pertsonal eta Antolamendurako zinegotziak.
Currikulumak udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira eta oinarriak udalaren webgunean ‘lan eskaintza’ atalean ezarri dituzte.