2022/6/16

Adifek Bidasoa ibaiaren gaineko trenbide-zubia birgaitzeko lanak amaitu ditu

Monumentu artistiko historikoa da zubia eta horregatik babesteaz gain, trenbideak konpondu dituzte ere.

Emakumeek soka, ezpata eta brokel dantzak dantzatuko dituzte

1979. urtea geroztik lehen aldiz emakumeek ere dantzatuko dute soka dantza. Aldiz, ezpata eta brokel dantzak kalean egingo dira lehenbizikoz.

Udalekuetan plazak libre daude eta izena eman daiteke

Irrisarri Landen egingo dira aurten udalak antolatutako udalekuak eta plaza batzuetan oraindik izena eman daiteke.

120 zaldizko bilduko dira asteburuan Irun Hiria Sari Nagusian

0,50 metrotik 1,30 metro arteko saltoak egingo dituzte Euskal Herri osotik joango diren zaldizkoek. Beste urte batez Nagore Otaño izango dute gogoan.

Hondarribiko udaletxea.

Bost pertsona kontratatzeko lan eskaintza zabaldu du udalak

LANBIDEren bitartez bost pertsona kontratatuko ditu udalak. Dagoeneko curriculumak udaleko erregistroan aurkeztu daitezke.

Emeki elkarteak proposatutako plana aurrera doa

Datorren astean udalbatzara eramango dute Bienvenida Emazabel Susperregi plazaren izendapena.

Gehiago