Adifek Bidasoa ibaiaren gaineko trenbide-zubia birgaitzeko lanak amaitu ditu
Monumentu artistiko historikoa da zubia eta horregatik babesteaz gain, trenbideak konpondu dituzte ere.
Santiago zubiaren pareko trenbide-zubia berritzeko lanekin amaitu dutela jakinarazi du gaur Adifek. Lan horietara 1.478.195,71 euro bideratu dituzte, eta 10 hilabetetan burutu ditu ASCH Infraestructuras y Servicios enpresak. Horrez gain, lanak finantzatzeko Europarekin Konektatu Europar Batasunaren funtsak jaso ahalko dituztela esan dute.
Zubi hori 1860.urtean eraiki zen eta bertan dauden trenbideek Bordele eta Irun, eta Hendaia eta Madril arteko loturak bermatzen dituzte. “Egindako lanei esker, balio historiko-artistiko handiko egitura honen bizitza baliagarria luzatu ahal izango da”
Merkantzia eta bidaiariak garraiatzeko erabiltzen den trenbideak direla azaldu du Adifek eta guztira 136,14 metro dituela zubiko zatiak. Trenbide bikoitza eta elektrifikatuak dira eta urteen ondorioz babestu beharrekoak direla diote. Bada, egindako lanak uraren aurka babestekoak eta monumentu historiko artistikoa dena babestekoak izan dira.