Ostiralean Bilduk bigarren biltzarra egingo du

EH BILDUren bigaren biltzarra Muara Kultur Elkartean izango da arratsaldeko 18:00etan. Egungo egoeraren errepasoa egiteko eta erronkak aztertuko dituzte.

muara elkartea Muara Kultur Elkartean izango da biltzarra.

Asteburuan bazkari baten bueltan bildu ziren EH Bilduren jarraitzileak, eta Bildu eta Mugi eguna ospatu zuten. Ostiral honetan berriz, bigarren biltzarra egingo dute.  Biltzarrean egungo egoeraren errepasoa eta erronkak aztertuko dituzte, “erronka garrantzitsuak baititugu aurrean” eta beren ustetan hauei “denok batera erantzun behar diegu”.

Beraz, Hondarribiko EH Bilduk bere komunitateari bertaratzeko eta biltzarrean parte hartzeko deia luzatu die.

Biltzarra Muara Kultur Elkartean izango da arratsaldeko 18:00etan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.