Fat Rugbyren garaikurra Irunera ekarri dute
Txingordi taldea Antxon Iriondoren agindutara aritu zen, eta orain arteko txapeldunei irabaztea lortu zuten.
Errugbi denboraldia amaitu zen, eta orain, beste modalitateen txanda da, adibidez, hondartza errugbia; zazpi jokalari azkar eta bizienek parte hartzen dute bertan. Baina bestelako jokalarientzat txapelketa bat sortzearen beharra zegoela ikusita, Quebrantahuesos taldeak (Monzon, Huesca, Espainia) Fat Rugby txapelketa sortu zuen 2016an.
Torneo horretan jokatu ahal izateko baldintzetako bat gizonezkoek gutxienez 90 kg pisatzea da, emakumeetan gutxienez 68 kg.
Txingordi taldea bertan izan zen, eta lehen kanporaketako eta finalerdiko partida guztiak gainditu zituzten. Finala Zaurauzko Pottolak taldearen kontra jokatu zuten, eta Irungoek irabazi zuten. “Antxon Iriondoren entseguak eta bidasotarren defentsa gogorrak, garaikurra Plaiaundirantzko norabidea hartzea egin zuten”, adierazi du klubak.