Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

140 ekintzez osatu dute aurtengo Irungo jaien egitaraua

Hilaren 18an hasi eta uztailaren 1ean amaituko dira jaiak. 409.000 euroko aurrekontua erabili dute antolatzeko, azken urtean baino 60.000 euro gehiago.

Urdanibia plazan egin dute aurkezpena zenbait eragile eta Juncal Eizagirre Kultura zinegotziak.
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2022/06/08

Irungo San Pedro eta San Martzial jaien aurkezpena egin du gaur Urdanibia plazan Juncal Eizagirre Rosa Kultura zinegotziak. Bi urteko geldialdiaren ondoren jaiak udalak antola ahal izatea “ilusioz” bizi dutela adierazi du, eta ondoren, 15 egunetako egitarauaren berri eman du, berrikuntza eta klasikoetan bereiziz.

Guztira 140 ekintza dira eskainiko direnak, horietatik erdiaz udala arduratu da eta beste erdia herriko eragile desberdinek bultzatutakoak dira. 409.000 euroko aurrekontua baliatu dute horretarako eta 2019ko aurrekontuarekin alderatuz 60.000 euro gehitu dituztela azaldu du Eizagirrek.

Berrikuntzen artean kontzertuei egun bat gehiago eskaintzea izan da, eta hasierako kantari eta talde guztiak irundarrak izatea. Hori horrela, hilaren 18an 22:00etan Irungo Mora artista Son de Rue taldearekin batera igoko da oholtzara. Jarraian, La Mala Rodriguezek eskainiko du emanaldia 23:00etan. Beste kontzertu guztien berri izateko sartu albiste honetan. Horrez gain, nobedadea izango da ere Irungo Musika Bandak eskainiko duen rantxera, bolero eta korrido kontzertu berezia hilaren 17an Istilaga enparantzan.

Auzoetara zabaltzen saiatu direla ere adierazi du zinegotziak, erdigunean dena egitea ekiditeko. Ildo horretan, haurrentzako atrakzioak ekintza kulturalengatik ordezkatuko dituztela jakinarazi du .”Auzotarrek eskatu digute. Jarduerak nahi ditugu eta ez instalakuntzak” zehaztu du Eizagirrek. Sei auzotan egingo dituzte jarduera hauek, txandaka: Katea, Behobia, Antzaran, Larreaundi, Palmera Montero, Anaka eta Belaskoenea.

Irungo Udalaren orrialdean ikus daiteke egitarau osoa dagoeneko.

Irungo Atseginak, 100 urte

Irungo Atseginarekin ere elkarlanean aritu da Kultura arloa, elkartearen mendeurrena baita aurtengoa. Horregatik, hilaren 23tik 29ra egunero aterako dira haien erraldoiak Irungo txoko eta formatu desberdinetan, hala adierazi du Eneko Calvo Etxarte elkarteko ordezkariak.

Gainera, ekainaren 26an gonbidatu berezi bat izango dutela haiekin aurreratu du, eta ilusioz kontatu du ere Irungo Musika bandak konposizio berezi bat egin diela. “29an udalari Junkal elizako meza nagusira lagundu eta gero Irungo Bandak konposizio berezi bat oparitu digu mendeurrenagatik. Guregatik eta erraldoiengatik joko dute”.

Izan ere, 2019an zaharberritu zituzten erraldoi horiek eta ordutik kalera atera badira ere, lehen aldia da hiriko jaietan parte hartuko dutena eta berezia izango dela aitortu du Calvok.

Matxismoaren eta sexismoaren aurkako protokoloa

Biolentzia matxistaren aurrean zer egin jakiteko informazio puntuak jarriko dituzte Ficoban, Urdanibia plazan eta Gaztegunean jaiak iraun bitartean. Horrez gain, protokolo bat sortu dute eraso baten aurrean zer egin azaltzeko, eta esate baterako, erasotua izan denak salaketa jarri nahi badu “arropaz ez aldatzea” gomendatzen da “erasotzailearen aurkako probak ez desagerrarazteko”.

Era berean, erasoa jasan duena atzerritarra bada edo legeari dagokionez egoera irregular batean badago arreta jasotzeko eskubide osoa duela nabarmendu nahi izan dute.

Telefono morea ere izango da eskuragarri: 607 070 202. Ertzaintzaren edota medikuen laguntza behar izanez gero 092 eta 112 zenbakiak eskuragarri egongo dira ere. Protokolo hau guztia Berdintasun arloak landu du hainbat eragilerekin elkarlanean, hala nola, Bidasoko Asanblada Feminista, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Gaurko Andreak, I-Romi Mujeres con Futuro eta Uxoa.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.