Bidasoa Bizirikek 20 diploma banatu ditu
Sukaldaritzako, eta jatetxe eta tabernako oinarrizko eragiketetako profesionaltasun ziurtagiriak jaso dituzte 20 ikaslek.
Hondarribiko eta Irungo Udalek Bidasoa biziriken bitartez, martxan jarri zuten Ostalaritzako prestakuntza ikastaroek arrakasta izan dute. Izan ere, 20 diploma banatu berri dituzte.
Zehazki, zortzi pertsonek sukaldaritzako profesionaltasun ziurtagiria jaso dute. Hamabik aldiz, jatetxe eta tabernako oinarrizko eragiketetako profesionaltasun ziurtagiria. Lehenengoek 730 eskola ordu eta 80 ordu baino gehiagoko praktikak egin behar izan zituzten eta bigarrenek 21 orduko eskolak eta 80 orduko praktikak.
Prestakuntza ikastaroen alderdi teorikoa, Bidasoa biziriken instalazio berrietan burutu zituzten. Ondoren, praktikak eskualdeko zein Donostialdeko hainbat taberna, jatetxe eta sukaldeetan egin zituzten.