Ensamble Moxos eta 'Shrek', San Martzialen atarian
Kultura arloak bi ekimen antolatu ditu datorren ekainaren 11rako: Ensamble Moxos musika taldearen emanaldia eta "Shrek" filmaren proiekzioa.
Irungo Udaleko Kultura arloak 2022ko San Pedro eta San Martzial jaien atarian programatutako bi jarduera nabarmen eman ditu ezagutaraztera. Ekainaren 11n, irundarrek Ensamble Moxos San Ignacio de Moxos Musika Eskolako talde nagusiaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute, beraz. Talde boliviarraren emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Junkal plazan. Ensamble Moxosek jesuitek inportatutako jatorri europarreko musika zein bertako jatorrizkoa baliatzen ditu; baita musika bera dantzarekin uztartzen ere.
Beste alde batetik, gaueko 22:00etan, “Shrek” (2001) marrazki bizidunen film ospetsua proiektatuko dute Behobiako San Martzialeko Bigarren Batailaren berrehungarren urteurrenaren plazatxoan. Bizinema elkarteak dinamizatuko du bigarren jarduera hau.