Pintura masterclassa Maite Gurrutxagarekin
Ekainaren 4ean izango da; artistak bere obra erakutsi eta azaltzeaz gain, parte hartzaileek lan praktikoa egingo dute.
Marrazki eta Pintura akademiaren barruan, Maite Gurrutxaga artistak masterclass bat emango du datorren ekainaren 4ean (larunbata).
Ikastaroa bi ataletan banatuko da. Batetik, artistak bere obraren errepasoa egin eta azalduko du; bigarren zatian, berriz, partaideek lan praktikoa egingo dute.
Izena emateko epea bihar bukatuko da pinturamargoa[abildua]irun.org-en edo 606 220417 edo 695 752994 telefonoetan. Matrikularen prezioa 21,60 euro da, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa pinturan jakiterik.
Maite Gurrutxaga (Amezketa 1983) Arte Ederretan lizentziatua da EHU eta Bartzelonako unibertsitatean. Ilustrazio ikasketak egin zituen ondoren Bartzelonako Escola de la Donan. 2008an ilustrazioak sortzen hasi zen, eta ordutik, haur, gazte eta helduentzako liburuak ilustratzen dabil. Beste euskarri batzuetan ere argitaratu ditu bere lanak, kartel, agenda, karta, aplikazio, mural nahiz prentsan. 2014ean, Ilustrazioko Euskadi sari lortu zuen Nidos liburuarengatik, eta 2015ean Lazarillo saria Martin album ilustratuagatik. Hainbat erakusketetan ere parte hartu dun, Bratislavan eta Beijinen.