Grebaren harira, ordutegi berriak argitaratu ditu Ekialdebusek
Gaur arratsaldean, zerbitzu minimoak direla eta, orduero inguruko maiztasuna izango dute Bidasoaldeko autobus lineek.
Asteburu honetan, Ekialdebuseko langileek greba egingo dute egunero. Gaur, ostiraleko 15:00etatik igandeko 23:59ak artean, borrokaldia aurrera eramango dute langileek. Hori dela eta, gaur arratsaldeko ordutegien berri eman du enpresak; alegia, zerbitzu minimoena. Oro har, Bidasoaldeko lineek orduero inguruko maiztasuna izango dute. Kontsultak esteka honetan sartuta egin daitezke.
Pasaiako Itsas Festibalaren harira abiarazi zuten greba langileek. Izan ere, lanaldi amaiezinak eta langile zein erabiltzaileen segurtasuna izan zituzten hizpide. Hori dela eta, bederatzi ordu baino gutxiagoko lanaldia aldarrikatu dute, baita urteko lanaldia murriztea edo asteburu gehiagotan lan egin behar ez izatea.