Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurrentzako sukaldaritza udalekuak egingo dituzte

Ekainaren 27an hasiko dira Elika eskolaren udalekuak, eta iraupena haur bakoitzak erabaki ahal izango du. Xedea sukaldaritza praktiko bat egitea dela adierazi dute, nutrizioa oinarri izanda.

Garazi Lizarraga, Jone Larrañaga eta Eli Gallego.
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia
2022/05/27

Elika eskolak bere ateak pandemia bete-betean ireki zituen 2020an, eta dietetika, nutrizioa, sukaldaritza praktikoa, psikologia eta psiko-nutrizitatearen bueltan egiten dute lan. Haien lokalean nahiz online eskaintzen dituzte zerbitzuak, eta orain, modu presentzialari bidea ireki, eta bi hitzaldi antolatu dituzte haur zein helduentzako: Zure azken dieta: Agur bikini operazioa hitzaldia egin zuten asteazkenean Zuloaga Etxean; bestea Haurren osasuna programatu daiteke? izenburukoa da, hilaren 30ean, Egiluze ikastetxean, 17:00etan.

Hitzaldiez gain, nobedade nagusienetarikoa da udaran zehar ekaina bukaeran hasita egingo diren haurrentzako sukaldaritza udalekuak. Garazi Lizarraga eskolako dietista eta nutrizionistak eskainiko ditu, eta bere hitzen arabera, haurrekin «sukaldaritza praktiko bat» egitea da helburua. «Beraien egunerokotasunerako baliagarriak izan daitezkeen platerak egiten ikasiko dute. Plater sinpleak izango dira, dilista batzuk edo arroza, edo pizza bat astebururako».

Betiere aspektu nutrizionaletik landuko dute, eta zein elikagai dauden ikasiko dute, baita produktuen etiketatua nola irakur daitekeen erosketa egiterakoan ere. Beraz, praktikotasuna sukaldean ez ezik, kanpoan ere jorratuko dute. Horretarako, txango bat egingo dute inguruko baratzeetara, elikagaiak nondik datozen jakiteko, edota supermerkatura joango dira.

Eli Gallego eskolaren sortzaileak azaldu du, orokorrean, haurrentzako elikadura ikastaroak postreei buruzkoak izan ohi direla, eta joera horretatik aldentzeko nahia adierazi du. «Guk nahi duguna da haurrek egunero egin daitezkeen gauzak ikastea. Ez bakarrik dilista normal batzuk; hanburgesa bat nola egiten den ere ikas daiteke, eskuak zikintzea asko gustatzen zaielako». Lizarragak gaineratu du testura berriak dastatzen ikasiko dutela, hori baita, askotan, elikagai berriak gustatzea edo ez gustatzea eragiten duen arrazoi nagusienetako bat txikienen artean.

Kalean haurrentzako menuak egon ohi direla esan du Gallegok, baina «anti dena» direla uste du: «Haurrei beti kroketak eta makarroiak jartzen zaizkie, eta postrean izozkia. Nik uste dut txikitatik ikasi behar dutela gauza horiek tarteka jateko direla».

Astero edo bi astetik behin eman dezakete izena www.elikaeskola.com/talleres-saludables orrialdean. Astebete, bi aste, edota udara osoa iraun dezakete udalekuek, norberaren nahierara

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.