'Mundu bat motxilan. Alex Txikonen menditazioak' aurkeztuko dute Itsas Etxean
Unai Ormaetxea idazlea ekainaren 1eko aurkezpenean izango da eta sarrerak lau euroren truke eros daitezke dagoeneko.
Unai Ormaetxeak bideo emanaldi eta solasaldi baten bidez Mundu bat motxilan. Alex Txikonen menditazioak aurkeztuko du ekainaren 1ean Itsas Etxean, 19:00etan. Udalak antolatutako ekimena da, eta sarrerak 4 euro balio ditu.
Alex Txikoni jarraipena da liburua, “Everest neguan eta oxigenorik gabe koroatzeko ahaleginean” egingo duen bidaia. “Gailurrera hurbiltzen garen bitartean, bizitzari buruzko gogoetak, bere biografiari lotutako istorioak eta beste mendizale batzuenak ezagutuko ditugu, eta, batez ere, mendiaren abenturari ekiteko moduari eta naturarekiko eta besteekiko harremanei buruzko gogoetak”.