Ekainaren 30era arte luzatu dute greba udal garbitzaileek
Greba egun hauetan "eskirolak" egon direla salatu du ELAk: "Ikusi ditugu pertsona batzuk desinfekzio lanak egiten ari direnak, lan estrukturala egiten ari dira".
Udal garbitzaileek maiatzaren 18an hamazazpi egunetako greba hasi zuten, aurretik lau egunetako greba egin eta gero. Egun, negoziaketek blokeatuta jarraitzen dutela adierazi du ELAk, eta hortaz, greba luzatu egingo dute ekainaren 30a arte.
Bi aste hauetan ez dutela ez ISS enpresaren ezta udalaren inolako deirik jaso deitoratu dute. Gainera, “eskirolak” daudela salatu dute “ikusi ditugu pertsona batzuk desinfekzio lanak egiten ari direnak, lan estrukturala egiten ari dira”. Bestalde, egun hauetan 500 sinadura jaso dituzte eta gaur eskoletako gurasoen elkartea batzekoa da grebaren harira.