Irungo jaietako txosnak esleitu dituzte

Irungo lau elkarte eta dantza talde bat izango dira aurten Irungo San Pedro eta San Martzial festetan txosnak ipiniko dituztenak.

Irungo Urdanibia plazan ezarriko dituzte jaietako txosnak.

Dagoeneko Irungo San Pedro eta San Martzial festetan txosnak ezarriko dituzten elkarte eta taldeak esleitu dituzte. Esleipena zozketa baten ondorioa izan da. Aurten, Irungo lau elkarte eta dantza talde bat izango dira Urdanibia plazaren inguruan jaten eta edaten emango dutenak:

  • Emakume eta Zinea Kultur Elkartea
  • Hazia Kultur Elkartea
  • Elatzeta Kultur Elkartea
  • Irun Break Elkartea
  • IGEE Irungo Gazte Ekologisten elkartea

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.