Irungo udal garbitzaileek protestekin jarraitzen dute
Negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, eta gaur berriro irten dira San Juan plazara.
Udal garbitzaileak berriro kalera eraman dute protesta ostiralero momduan. Otsailean hasi ziren mobilizatzen, eta oraindik negoziazioak blokeatuta jarraitzen du Samylekin, udalak azpikontratatua duen enpresarekin.
Beste behin langileek soldata arrakalarekin amaitzeko eta negoziazioak desblokeatzeko eskatu dute.
Joan den ostiralean, enpresa batzordea Irungo bozeramaileen batzordearekin bildu zen, gaiaren gaineko informazioa helarazteko. Zentzu horretan, ELAk Irungo Udal Gobernu Taldearen jarrera “hipokrita” salatu du, langileei babesa eman arren, gero, aurrekontu txikiena daukan enpresak kontratatzeagatik.