'Skyline' San Pedro eta San Martzial jaietako kartel irabazlea
Iune Mekoleta Eseberri izan da kartelaren egilea. San Martzialgo guduaren 500. urteurrena eta hiriaren skylinea irudikatu ditu lanean.
San Pedro eta San Martzial jaiek badute kartel irabazlea: Skyline. Lan horrek lortu ditu irundarren boto gehien irun.org webgunean. Guztira, 964 bototatik 274 izan dira beretzat. Iune Mekoleta Eseberri izan da egilea, eta 1.500 euroko saria eramango du.
Bost kartel zeuden aukeran: Skyline-z gain, Hasiera, Subida a la ermita, Tras dos años de siesta eta Txapelgorris.
Kartel irabazlea, San Martzialgo Guduaren 500. urteurrenari egiten dio erreferentzia, eta kartela hiriaren skylineak inguratzen du. Beltza, gorria eta txuria koloreak erabili ditu, Irungo jaien koloreak.
Bestalde, epaimahai profesionalak akzesita Subida la ermita lanari ematea erabaki du. Aitor Espia Sanchezek 300 euroko saria eramango du.
Kultura Arloak eskerrak eman dizkie botoa eman duten herritar guztiei, eta laster jaien programazioa ezagutaraziko duela iragarri du.