Saindua birgaitzeko Next Generationeko funtsak erabiltzea nahi du PSE-EEk
700.000 euroko aurrekontua dute gaztelekuaren eraikina konpontzeko lanek eta Next Generation funtsak erabiltzea ere nahi dute sozialistek.

Next Generation diru funtsen baitan Titulartasun Publikoko Eraikinak Birgaitzeko Sustapen Plana dago Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministerioak bultzatutakoa eta eraikin publikoak birgaitzeko 350.000.000 euroko diru laguntzak dituztela azaldu dute sozialistek.
Udala diru laguntza horietaz baliatzea nahi du PSE-EEk Saindua birgaitzeko, “obra horietara 700.000 euro erabiliko ditu udalak Sainduak duen arazo estruktural larria konpontzeko”. Espainiako Gobernuaren laguntzak eskatzeko azken eguna ekainaren 9a dela oroitarazi dute.