Pasaia Itsas Festibalera joan nahi duzu? HITZAn duzu horretarako aukera
HITZAK Pasaia Itsas Festibalerako hainbat sarrera zozkatuko ditu, ontziak bisitatzeko eta Kresalaren ikuskizunerako.

Pasaiako Itsas Festibala egingo da hilaren 26tik 29ra. HITZAK harpidedun eta HITZAkideentzat hainbat zozketa prestatu ditu, bertan izango diren ontzi handiak bisitatu ahal izateko, nahiz Kresala Dantza Taldearen ikuskizunaz gozatzeko. Honakoa da eskaintza:
- La Recouverance itsasontzian bisita gidatua bi lagunentzat.
- Merité itsasontzian bisita gidatua bi lagunentzat.
- Oosterschelde itsasontzian bisita gidatua bi lagunentzat.
- Shtandart itsasontzian bisita gidatua bi lagunentzat.
- Kresala dantza taldearen emanaldia (Donibanen, hilaren 28ko 20:00etan): bi harpidedunentzat hiruna sarrera (irabazle bakoitzak 3 sarrera, alegia).
Zozketetan parte hartzeko sakatu hemen.