Eskola Agenda 2030 udaletxera eraman dute
Irungo ikastetxeetako zenbait ikasle udaletxean izan dira gaur eta udalari Irungo ekosistemak babesteko proposamenak luzatu dizkiote.
Gaur goizean Irungo zenbait ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira eta ikasturtean zehar Eskola Agenda 2030en inguruan hainbat jarduera eta lanketa egin ondoren, udalari, zuzenean, proposamenak egiteko aukera izan dute.
Eskola Agenda 2030en Irungo 8 ikastetxek parte hartzen dute: Eguzkitzak, Hirubidek, Mendibilek, Pio Barojak, Plaiaundik, Toki Alaik, Txingudi Ikastolak eta Txingudi Institutuak. Gainera, maila ezberdinetako ikasleak aritzen dira programa honetan. Haur, lehen eta bigarren hezkuntzetatik, batxillergora eta lanbide heziketara arte.
Ikasturte honetan Lurreko ekosistemetako bizitza gaia landu dute eta hiriko ingurugiroa zein ekosistemak babesteko moduak bilatu dituzte.
Borja Olazabalek adierazi duen bezala, orain udalaren txanda da jasotako proposamenak kontuan hartuz lanean jarraitzeko “Irun hiri jasangarriagoa izan dadin”. Gainera ikasleen lana eta grina goraipatu ditu, horri esker “prestatuago gaude datozkigun erronkei aurre egiteko”.