Asturiagan polizia frankistak eraildakoak izango dituzte gogoan bihar
48 urte beteko dira bihar hilketa horiek izan zirela, eta 18:00etan elkartuko dira biktimak gogoratzeko eta aitortzeko.
Asturiagako segadan bi gazte hil zituen polizia frankistak 1974eko maiatzaren 20an. Erbestean zeuden bi gazteren kontrako segada izan zen, aurrez prestatuta zegoena. Roke Xabier Mendez Villada Poeta eta Jose Luis Mondragon Elortza Moriko ziren bi iheslariak, 21 urteko santurtziarra eta 27 urteko arrasatearra, hurrenez hurren.
48 urte beteko dira bihar erailketa hori izan zela, eta Asturiaga 1974 elkarteak adierazi du “gaurko egunean gero eta argiago” geratzen ari dela “estatu faxistaren muntaia” izan zela. Hori horrela, bihar, Asturiagako hondartzan elkartzeko deia egin dute, 18:00etan, “faxismoaren biktima hauek gogoratzeko eta biktimak aitortzeko”.
2021ean egin zen omenaldikoa da ondoko irudia.