Solas Jolasen parte hartzeko azken aukera
Udara honetarako zenbait toki libre geratu dira eta beraz, egun eta erdiko epe berezia zabalduko dute izena emateko: hilaren 19tik (00:00tik) hilaren 20ra (14:00etara).
Solas Jolasen saio bat. Aurtengo udan Solas Jolasen parte hartzeko zenbait toki geratu dira, eta plaza guztiak betetzeko asmoz, izen emate epe berezia zabalduko dute. Egun eta erdiko epea izango da izena emateko: hilaren 19tik (00:00tik) hilaren 20ra (14:00etara).
Eskaerak orden kronologikoan jasoko dira hurrengo helbidean. Izen abizenak eta telefono bat ezarri beharko da bertan. Euskara Arloa plazadunekin zuzenean jarriko da harremanetan.
Honako toki hauek daude:
- BELASKOENEA (Marinel kalea) – LH1 maila – Ikasturte honetan 1. eta 2. maila – plaza libre kopurua: 9
- DUNBOA (Martxoak 8 kalea) LH2 maila – Ikasturte honetan 3. eta 4. maila – plaza libre kopurua: 3
- EGUZKITZA LH (Victoriano Juaristi) LH1 maila – Ikasturte honetan 1. eta 2. maila – plaza libre kopurua: 4
- EGUZKITZA LH (Victoriano Juaristi) LH2 maila – Ikasturte honetan 3. eta 4. maila – plaza libre kopurua: 4
- ELATZETA HH (Errotazar kalea) LH1 maila – Ikasturte honetan 1. eta 2. maila – plaza libre kopurua: 7
- LEKAENEA (Donostia kalea) LH1 maila – Ikasturte honetan 1. eta 2. maila – plaza libre kopurua: 5
- TXINGUDI IKASTOLA LHI (Jaizubia auzoa) LH1 maila – Ikasturte honetan 1. eta 2. maila – plaza libre kopurua: 4

