Jantzigintza eta Moda Heziketa Ziklo berria
2022-2023 ikasturtetik aurrera Mendibil Prestakuntza Zentroan eskainiko dute Jantzigintza eta Moda Heziketa Zikloa.
Mendibil Prestakuntza Zentroan erdi mailako prestakuntza ziklo berri bat eskainiko dute 2022-2023 ikasturtetik aurrera: Jantzigintza eta Moda Heziketa Zikloa.
Erdi mailako ziklo honek bi urteko iraupena izango du. Bertan, denetik ikasiko dute, besteak beste, jantziak eta osagarriak neurrira nahiz industrialki egiten, makinak eta materialak prestatzen, mota guztietako ehunak mozten edota patroiak egiten eta muntatzen. Gainera, bigarren ikasturtean DUAL aukera eskainiko zaiela adierazi du Miriam Fernandezek, Mendibil Prestakuntza Zentroko komunikazio arduradunak. Era horretan “ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute”.
Mendibil Prestakuntza Zentroan ile apainketa eta kosmetika, eta estetika eta edertasuna zikloak eskaintzen dira eta Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak azaldu duenez, ziklo berri honekin Bidasoko eskualdea lanbide heziketako erreferente gisa finkatu da.
Ziklo berri honen aurrematrikula hilaren 27rarte egongo da zabalik. 25 plaza eskainiko dira lehenengo ikasturterako. Aurrematrikula aurrez aurre, online edo 943610610 telefonoan egin daiteke. Adingabeen kasuan, gurasoen NANa aurkezteaz gain, espediente akademikoa ere aurkeztu beharko da.