Aurrekontu Irekien prozesuaren topaketa irekia gaur Irunen
Irundarren proposamenak jasotzeko ekimena gaur, arratsaldeko 18:00etan Amaia Kultur Zentroan izango da. Mikel Pagola, Herritarren Partaidetzarako foru zuzendaria bertan izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundia 2022-2023ko Aurrekontu Irekien proiektua prestatzen ari da. Eta prestaketa prozesu horretan, topaketa irekiak burutzen ari da herritarren ekarpenak jaso eta elkarlanean sortutako proiektu bat sortzeko. Proiektu hau Etorkizuna Eraikiz programaren barnean kokatzen da, elkarlaneko eta izaera irekia duen gobernantza eredu berriaren ildotik.
Beraz, gaur, Irungo Amaia Kultur zentroan 18:00etan, Irungo herritarrek ekimen honetan parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Sarrera librea izango da. Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea eta Gobernantzako foru diputatu eta Mikel Pagola, Herritarren Partaidetzarako foru zuzendaria izango bertaratzekoak ziren, baina azkenean foru zuzendaria soilik bertaratuko da.
Hala ere, Irungo herritarrak gaurko saioan parte hartzera gonbidatu nahi izan dituzte.