Ate ireki jardunaldiak, Musika eta Dantza eskolan
Maiatzaren 25, 26 eta 27an egingo dituzte eta aurretik hitzordua eskatu behar da telefonoz eskolara deituz.

Hurrengo ikasturtera begira, ate ireki jardunaldiak egingo ditu maiatzaren 25, 26 eta 27an Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak. Bertaratu ahal izateko aurrez hitzordua eskatu behar da maiatzaren 24a baino lehen eskolaren telefono batetara deituz: 696107177 edo 943 641357.
Hainbat dira eskolak eskaintzen dituen diziplinak: Musika goiztiarra, musika hizkuntza, ahots teknika, biolina, txeloa, pianoa, flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, akordeoia, gitarra, perkusioa, trikitixa, txistua, dantza Klasikoa eta euskal dantza.