Irungo Udaleko Berdintasun zerbitzua V. Berdintasun Plana sortzen ari da
Hilaren 28an, Palmera Montero gunean egongo den saio parte hartzailean parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herriko emakumeak.
Irungo Udaleko Berdintasun zerbitzua V. Berdintasun Plana sortzen ari da. Prestaketa lanetan inkesta bat [joan den astean Eusko Legebiltzarrean Miren Etxebestek, Berdintasun ordezkariak aurkeztu zuena] eta udal zuzendaritzekin, udal teknikariekin eta zenbait elkarterekin hainbat saio parte hartzaile egin dituzte.
Hurrengo pausoa Irungo emakumeen eskari eta iritziak entzutea izango dela iragarri dute. Horretarako, banaka edo elkarteren baten izenean parte hartu nahi duten emakumeak, hilaren 28an egingo den saioan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.
10:30etan hasi eta 14:00etan amaituko da saioa, Palmera Montero guneko 2.aretoan.Bertaratu nahi dutenek, hilaren 16tik 26ra, udal webgunean izena eman beharko dute.