Inkestaturiko emakumeen %17,8ak indarkeria jasan edo pairatzen du
Irungo errealitatea ezagutzeaz gain, bildutako datuak Berdintasunerako V. plana sortzeko erabiliko dituztela adierazi du Miren Etxebestek Eusko Legebiltzarrean.
Miren Etxebestek, Berdintasun ordezkariak, Eusko Legebiltzarrean indarkeria matxistaren inguruko inkesta aurkeztu du, Elkarrekin Podemos-IUk eskatuta. Inkestan bildutako datuek, Irungo emakumeen errealitatea ezagutzeko balio izateaz gain, Berdintasunerako V. plana egiteko berebiziko garrantzia izango du. Era honetan, udalerriko errealitatera ahalik eta hobekien gerturatuko den plana sortzeko asmoa duela adierazi du Etxebestek.
Estatuaren diruarekin finantzatutako inkestan, 400 irundarrek parte hartu zuten, eta honako datu hauek jaso dituzte:
- %17,8ak indarkeria jasan edo pairatzen du
- %22,8ak indarkeria psikologikoa jasan edo pairatzen du
- %7k adostasunik gabeko sexu harremanak izan ditu
- %8,8k eraso fisikoak jasan ditu
- %75,7k espazio publikoan beldurra edo segurtasun eza sentitu du
- %20,4k kalean egoera desatseginen bat jasateko beldurrez, arropaz aldatu dira
- %74,3k jazarpen baten beldur, beste espaloira aldatu dira
Halaber, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Justiziaren Batzordean, Isa Gonzaalezek,“alardearen espazioari eta inguruneari buruzko azterlan espezifiko bat egitea” proposatu du. Eta Etxebesteri eskerrak eman ondoren, Irunen mugimendu feministak egiten duen lana goraipatzeko baliatu du tarte hori.