Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan, hiru urre Oarso Bidasora
Gazte Mailan Hibaika eta San Juan izan ziren garaile, eta gizonen Absolutu Mailan Hondarribira joan zen txapela.
Atzo, igandearekin, jokoan izan zen Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa Pasai Donibanen. Larunbatean izan zen jokoan sailkapen estropada, aldi berean herrialdeko ligako bosgarren eta azken estropada zena. Bada atzo, txapelketan, hiru txapel eta urrezko domina irabazi zituzten Oarso Bidasoko ontziek.
Mutilen Gazte Mailan San Juanek pronostikoak berretsi, eta zakura eraman zuen lehen postua. Dezente atzetik (11 segundora) izan zituzten arrosek bigarren eta hirugarren hurrenez hurren izan ziren Zumaia eta San Pedro.
Nesken Gazte Mailan, Hibaika garaile. San Juanekin lehia estu-estua izan ondoren, adorez irabazi zuten txapelketa errenteriarrek, sanjuandarrei sagundo pasatxoko aldea aterata. Maila horretan Zumaia izan zen hirugarren.
Aboslutu Mailako final nagusietan, Hondarribiko ontziak izan ziren Oarso Bidasoko ordezkaritza bakarra. Hala, gizonetan alde nabarmenarekin irabazi zuten herrialdeko lehia, bigarren izan zen Donostiarra ia 8 segundoko tartea aterata. Emakumeetan, Hondarribiak Donostia Arraun Lagunak-en aurrean ezin, podiumeko bigarren koskarekin konformatu behar izan zuen (hirugarren Zumaia izan zen.
Absolutu gizonetan, Federazio Sarian, San Juan bigarren izan zen Zumaiaren atzetik.
Atxoko txapelketako emaitzen koadro osoa ikusteko, sakatu hemen.