Patxi Moreno, Gipuzkoako Xake Azkarreko Txapelketako irabazle
Gipuzkoako Xake Azkar Txapelketan gailendu zen atzo Marlaxkako jokalaria zazpi partida irabazi zituelako.
Atzo, Gipuzkoako Xake Azkar Txapelketa jokatu zuten Jostaldin eta Marlaxkako 14 jokalari aritu ziren bertan, guztira 42 lehiakide izan zirelarik. Zazpi garaipen lortuta txapelduna izan zen Patxi Moreno.
Zazpi tandako suitzarra izan zen lehia, goizean hiru partida jokatu ziren eta arratsaldean beste lau. Mugimendu bakoitzeko 15 minutu eta 5 segundoko iraupena izan zuten.
Sailkapenari erreparatuz, aipatu gisan Morenok bereganatu zuen lehen postua, bigarrena Markel Vesga Santikutz-Legazpi taldekoak eta hirugarrena Zuhaitz Gimenez, Gros XTko jokalariak. Marlaxkak eskerrak eman zizkien parte hartzaile guztiei, baita Gonzalo Carrion Kirol zinegotziari ere sari banaketara gerturatzeagatik.