Herritarrentzako parte hartze prozesua zabaldu dute

Gaur irekiko da animalien babesaren eta ongizatearen inguruko parte hartze prozesua eta maiatzaren 30a arte bidali ahalko dituzte iritzi zein iradokizunak.

Txakurren oinarrizko osasun arta betetzen laguntzen die Beti Lagun programak etxegabeei. Animalien babesa eta ongizatea bermatzeko ordenantza berria prestatuko dute.

Irungo Udalak beste urrats bat eman nahi du animalien babesa eta ongizatea bermatzeko. Horretarako, ordenantza berria idatzi nahi dute. Lan horri ekin baino lehen, parte hartze prozesu bat ireki dute (gaur zabaldu dena) herritarren iritziak eta iradokizunak jasotzeko. Ordenantza aberastea izango da parte hartze prozesuaren helburua.

Egungo araudia eguneratzeko, udalaren webgunean dokumentu bat eskegiko dute parte hartze prozesuaren nondik norako guztiak azalduko dituena.

Iritziak edo iradokizunak HAZen egoitza elektronikoan, udalaren webgunean edo aldez aurretik 010 edo 943505152 telefonoetan hitzordua hartuta egin ahal izango da. Gaur hasi eta 15 eguneko epea izango dituzte herritarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.