[Galeria] Txotx asteburua inauguratu dute irundarrek
Harrera jendetsua egin diote bizilagunek 2022ko Irungo Sagardo Egunari. Eguratsa lagun, lehen 'txotx'-ak bota dituzte jada.
Pandemiak egarri zituen irundarrak. Gaur arratsaldean jai giroa eta ospatzeko gogoak izan dira nagusi Urdanibia plazan eta alde zaharrean.
Musika, hamabi sagardo dastatzeko aukera, Irungo Kontserbatorioko trikitixa ikasleen doinuak, Bidasoako Erraldoiak konpartsa, tenperatura hobeezina, eta gogo asko. Horiek, 2022ko Irungo Sagardo egunaren osagai nagusiak.
Jarraian, gaur arratsaldeko zenbait argazki: