"Gure erabateko babesa dute beharrezko aldaketak bultzatzeko"
"Udalaren eskumenak oso mugatuak dauden arren", udal garbitzaileen aldarrikapenekiko babesa agertu nahi izan du Elkarrekin Podemos-IUk.
Udal garbitzaileen egoera zuzenean ezagutzeko asmoz, apirilaren 6ean, enpresa batzordearekin bildu zen Elkarrekin Podemos-IU. Beren hitzetan, garbiketa sektorea oso une zaila bizitzen ari da aspalditik. Sektoreko lan baldintza prekarioez gain, lan aldi murrizketei eta ordaintzen ez diren orduei ere aurre egin behar izan dietela azaldu du David Nuño bozeramaileak. Horrez gain, azpikontratazioak dakartzan arazoez ere mintzo ziren.
Gogorarazi behar dugu, udal langileen eskarik lan hitzarmena berrikustea, KPIaren igoera eta soldata arrakala ezabatzea direla.
Horrengatik guztiagatik, “udalaren eskumenak oso mugatuta dauden arren” talde ezkertiarraren babes osoa dutela aditzera ema dute. “Aldaketak bultzatzeko, egite duten lana aintzat hartzeko eta baita bizi dugun garaian soldatak egokitzeko eta generoan oinarritutako soldata arrakalarekin amaitzeko”.
Bestalde, Irungo udalerritik at, beste zenbait herritan ere arazo berbera gertatzen ari dela nabarmendu nahi izan du koalizioak. “Hondarribian hainbat greba egin dituzte” eta “Donostiara ere zabaldu dira, besteak beste”. Horrenbestez, sektore honi bultzada bat ematea beharrezkotzat ikusten dute Irungo Elkarrekin Podemos-IU taldetik.