Emakumeen Itzuliaren harira trafiko aldaketak igandean
Itzulia Women 2022 gaur hasi eta igandean amaituko da. Colon ibilbidean izango den etapa erdiko esprinta 12:07 eta 12:26 bitartean izango dela aurreikusi dute.
Igandean (hilak15) Itzulia Women 2022-ren azken etapak Irun gurutzatuko du. Antolatzaileek Colon ibilbidean izango den etapa erdiko esprinta 12:07 eta 12:26 bitartean izango dela aurreikusi dute.
Hori dela eta, 11:15etatik aurrera GI-636 errepidetik eta Zubimuxuko biribilgunetik Hondarribira joateko bidea itxita egongo da eta 11:30etatik aurrera, Letxunborro hiribidea, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Elizatxo hiribidea itxiko dituzte. 12:45etan jasotzen hastea aurreikusi dute.
Irundik irteteko eta sartzeko, AP-8 autobidea erabiltzea gomendatu dute. Halaber, hainbat saihesbide antolatu dituzte:
Renfeko geltokira iristeko: GI-636, Ospitaleko biribilgunea, Letxunborro hiribidea eta Anaka kalea izango dira aukera bakarrak.
Erdiguneko aparkalekuetara joateko: Coloneko aparkalekua: 11:30etatik aurrera, Jose Ramon Agirretxe edo Joaquin Gamonetik kaleetatik soilik sartu eta irten ahalko da. Gipuzkoa hiribideko sarbidea itxita egongo da eta San Juan plazako aparkalekura iristeko ez da eragozpenik izango.