Ekintza bereziak Museoaren Nazioarteko Eguna dela eta
Oiasso museoan "museoaren ahalmena" lelopean ospatuko dute aurten Museoen Nazioarteko Eguna. Hilaren 18an museorako sarrera doan izango da.
Museoen Nazioarteko Eguna hilaren 18an izango da eta horren harira, urtero bezala, Oiasso museoak hainbat jarduera antolatu ditu. Aurtengo leloa “museoaren ahalmena” da eta mezu horren bidez, museoak eskualdean duen eragin positiboa eta hura zabaltzeko duen ahalmena erakutsi nahi dute. Helburu horrekin, hainbat jarduera antolatu dituzte.
Hilaren 18an (doakoa izango da museora sarrera)
12:00 – Caesaraugustako Ibai Portuaren museoaren eta Oiasso museoaren zuzenekoa eskainiko dute Instagram bidez. AveMuseos ekimenaren barruan kokatzen da jarduera hau. Irun eta Zaragozako portu erromatarren ezaugarriak eta aztarna arkeologikoak berrikusteko helburua izango du. Jokin Lantzek, Oiasso museoko arduradunakm eta Ruben Castellsek, Zaragozako Udaleko museoen ataleko buruak izango dira zuzenekoaren gidariak.
Egun osoan zehar – Erraldoien bizkarrean. Euskal arkeologiaren historia aldi baterako erakusketa, eta Oiasso museoko erakusketa iraunkorra bisitatzeko.
Hilaren 20an
12:00 – De la mano de… – … ren eskutik proiektuaren aurkezpena egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Proiektuak museoaren edukiak irisgarriagoak bihurtzea du helburu eta horretarako QRak sortu dituzte. Mertxe Urteaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren Zerbitzuko arkeologak zuzenduko du aurkezpenaren ondoren egingo duten bisita gidatua.
Hilaren 21an
12:00 – Erraldoien bizkarrean. Euskal arkeologiaren historia bisita gidatua egingo dute, euskarazko bertsioan. Sarrerak 3 euroan.
13:00 – Erraldoien bizkarrean. Euskal arkeologiaren historia bisita gidatua egingo dute, gaztelerazko bertsioan. Sarrerak 3 euroan.
18:00 – 19:45 – VI. Jardunaldi Greziarra. Atenasko akropolia mendeetan zehar hitzaldia, M. Eugenia Díaz Pascualen eskutik.
20:00 – 21:00 – VI. Jardunaldi Greziarra. Arabim. Estatuen arimak filma eskainiko dute. Gonbidapenak 10:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira museoan bertan.
Jarduera hauez guztiez gain, bi txango kultural antolatu dituzte. Izena emateko epea zabalik dago iada: 943 63 93 53 telefonoan edo emailean eskura ditzakezue sarrerak.
Ekainaren 18an – Eslabako Santa Crizeko eta Ledeako aztarnategi arkeologikoak bisitatzeko txangoa.
Uztailaren 23an – Biritxitu eta El Espinal ezagutzeko txangoa.
Txangoen edo Museoen Nazioarteko Egunaren inguruko informazio gehiago Oiasso museoaren webgunean aurki dezakezue.