Hasi da Behobiako Erdi Aroko Azoka
Atzo hasi zen Behobiako Erdi Aroko Azoka eta artisauen, elikagaien eta ofizio-tailerren postuak igandera arte egongo dira.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da Behobiako Erdi Aroko 7.edizioa. Urtero bezala, auzoko bizilagunen eta merkatarien laguntzarekin antolatu dute azoka.
Aurreko edizioetan bezala, merkatua izango da eta artisauen, elikagaien eta ofizio-tailerren postuak egongo dira. Horrez gain, haurrentzako jarduerak eta guztiontzako ikuskizunak, kalejirak eta musika emanaldiak antolatu dituzte. Berritasun gisa, hiriko artisauen hamar postu izango dira aurten, zehazki, eskuz-lan elkarteko artisauenak.
Behobiako auzo-elkarteko presidenteak, Paco Martinezek adierazi duenez, Behobia auzoak “ilusio handiz” berrekin dio programa honi, eta eskualdeko familiak bertaratzera animatu nahi izan ditu.
Erdi Aroko azoka igandera arte egongo da Behobiako merkataritza eremuko kaleetan.