Aspaceko langileek elkarretaratzea egingo dute Irunen
Lan hitzarmena negoziatzen ari dira eguneko zentroko eta irakaskuntzako langileak, eta Aspaceren 50. urteurreneko ekitaldia baliatuko dute protesta egiteko.
Aspaceko langileek protesta egingo dute igande honetan Zabaltza plazan. Hain zuzen, elkartearen 50. urteurreneko jaia baliatuko dute protesta egiteko. Izan ere, bai eguneko zentroetako langileak baita hezkuntzakoak ere lan hitzarmena negoziatzen ari dira enpresarekin, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.
Hala nola, KPIaren igoera bermatzea da helburua. ELAren arabera, enpresak kuotak igo ditu KPIaren arabera, baina ez, ordea, soldatak. Horrez gain, soldatak 2010etik ez dituztela igo azaldu du. Orduan, 1,7 puntuko igoera aplikatu zieten soldatei.