Merezi duten pertsonen izenak aurkezteko epea zabadu dute
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak IX. TXAPELAUNDI SARIA 2022 banatuko du abuztuaren 20an. Aurten, herritarrei izenak aurkezteko aukera zabaldu diete.
Beste urte batez, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea IX. TXAPELAUNDI SARIA antolatzen hasi da. Sari hau abuztuaren 20an banatuko dute “Ermitan ospatuko den Eukaristiaren osteko ekitaldi maitagarri batean”.
Aurten, lehenengo aldiz, herritarrei laguntza eskatu diete, izan ere, elkartearen iritziz, “saria merezi duten pertsona asko daude”. Horrenbestez, saria merezi duten pertsonen izenak aurkezteko epea zabaldu dute. Auzoko bizilagunek edo auzoarekin nolabaiteko lotura izan duten pertsonek soilik jaso ahal izango dute saria. Era berean, abuztuan banatuko den sari banaketara hurbiltzera animatu nahi dituzte hiritarrak.
Irizpideak: Aurkeztuko den pertsonaren izena eta bi abizenak aurkeztu beharko dira. Horrez gain, beharrezkoa izango da aurkeztearen zergatia laburki azaltzea.
Proposamenak auzo elkarteko postontzian (Jesus 9), beren emailean , Auzo elkarteko sare sozialetan (mezu baten bidez) edo arduradun bati zuzenean emanez jaso ahal izango dira.