Lebournen izan zen iragan asteburuan txapelketa, eta 60 haur, kadete eta gazteek parte hartu zuten.
Pasa den asteburuan Libournen (Frantzia) aulki mugikorreko estropadak egin ziren eta Hondarribiko Arraun Elkarteak parte hartu zuen. Oro har, partaidetza handia izan zela adierazi du elkarteak.
Etxetik 60 gazte joan ziren bertara, 31 ontzietan banaturik, eta zortzi domina eskuratu zituzten; urrezko bi haurren lauko ontziak lemazainarekin, eta urrezko beste bat zortziko traineruak lemazainarekin ere.
Zilarrezko bost domina ekarri dituzte ere, hala nola, bina kadete mutil eta neskek osatutako zortzikoek lemazainarekin; gazteen kategoriako lauko nesken ontziak lemazainarekin beste bat irabazi zuen, eta neska gazteen lauko beste eskifaiak baina lemazainik gabe ere bigarren postua bereganatu zuen. Gazteetan zortziko gizonezkoen traineruak ere postu berbera garaitu zuen. Azkenik, brontzezkoa ekarri zuten biko eskifaian aritu ziren haur kategoriako mutilek.