Bidasoaren bi aldeetako garraio sarearen mapa sortu dute
Irun, Hondarribia, Hendaia edota Donibane Lohizuneko garraio sarearen arteko loturak kontsulta daitezke. Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoak bultzatu du proiektua.

SMARTBOB proiektuak urrats berri bat eman du eta Bidasoko garraio sareen mapa komun bat sortu du Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoak. Oraingoan, Irun, Hondarribia, Hendaia eta Donibane Lohizuneko udalak, Syndicat des Mobilités, eta Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa euroeskualdea erakundeak aritu dira elkarlanean.
Proiektu hau, zehazki, 2019an hasi zen, baina 2012 eta 2014 urteen artean egindako Transfermuga deituriko azterlanaren ondorioa da mapa birtual hau. “Bertan, Hendaia, Irun eta Hondarribia arteko joan-etorrien % 90 kotxez egiten direla frogatu zen, baita biztanleriak ez duela mugaz gaindiko mugikortasun eskaintzari buruzko ezagutza gehiegi ere”
Proiektu hau gauzatu ahal izateko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak erabili dituzte, proiektuaren %65a finantziatu dute diru horrekin. Horrez gain, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programa baliatu dute ere egin ahal izateko.