Naroa Perurena Zalditeriako kantinera izango da
Gainerako kantinerak datozen egunetan aukeratuko dituzte. Oraindik hautagaitzak aurkezteko aukera dago.
2022ko alardeak hasi du atzera kontaketa, Zalditeriaren kantineraren hautaketarekin: Naroa Perurena Valero izango da San Martzial Egunez rol hori hartuko duen pertsona.
Datozen egunetan, bestalde, gainontzeko konpainien kantinerak hautatuko dituzte zozketa bidez. Konpainia guztietan hilaren 13an aukeratuko dituzte, Olaberrian izan ezik, hurrengo egunean, hilaren 14an izango dela.
Kantineren hautagaitzak aurkezteko epea eta modua alardepublico.org webgunean dago. Oraindik izena eman daiteke.