Podiumetara igo dira Marlaxkako haur eta gazteak
Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa egin zen asteburuan eta Iker Tafall eta Gorka Tafallek lortu zituzten emaitza esanguratsuenak.
Larunbatean Donostiako Gros auzoan Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa burutu zen, bertan haurren eta gazteen kategorietako kirolariek hartu zuten parte, tartean Marlaxkakoek.
Emaitza esanguratsuenak Iker Tafall eta Gorka Tafallek lortu zituzten, hurrenez hurren, haurren kategorian txapeldunorde izanik, eta hirugarren postua bereganatuz gazteetan. Taldearen “izpiritua” ere izan zutela Nora Lera, Jon Piedrola, Ekhi Larra, Jon de Liras, Jon Diaz eta Oihan Pérez nabarmendu du klubak.
Igandean taldekako txapelketa jokatu zuten kategoria berdinetako jokalariek, eta txapeldunorde izan zen haurretan Iker Tafall, Nora Lera, Ekhi Larra eta Jon Piedrolak osatutako taldea. Marlaxkako kimu kategorian taldea osatu zuten Gorka Tafall, Jon Diaz, Oihan Perez eta Alex Angulok hirugarren postua irabazi zuten.