M8k Donostiako sexu erasoa gaitzetsi du
"Ez dela ez", gogorarazi du beste behin asanblada feministak. 20 urteko gizon bat atxilotu dute etxera zihoan emakume bat erasotzea egotzita, Gros auzoan.
M8 Bidasoko Asanblada Feministak joan den asteburuan Donostiako Gros auzoan gertatutako sexu erasoa gaitzetsi du. Atzo, 20 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Gertakaria igande goizaldean jazo zen emakumea etxera bidean zela.
Asanblada feministak “emakumeak kolpatzen dituen terrorismo matxista” salatu du: “Berriro ozen eta garbi esan behar dugu ez dela ez”. Horrez gain, biktimari eta haren senideei besarkada bat bidali die, bakarrik ez daudela erakusteko.