Trafiko mozketak igandean, Gipuzkoako Txirrindularitza Txapelketagatik
Alebinen kategorian lehiatuko dute txapelketa, goizeko 09:00ak eta eguerdiko 13:00a artean. Goizean zehar erdigunea itxita egongo da.
Igande honetan, hilak 8, alebin mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Txapelketa ospatuko da Irunen, goizeko 09:00ak eta eguerdiko 13:00a artean. Hori dela eta, trafiko aldaketak egongo dira hirigunean, goizeko 08:45etatik aurrera. Nagusiki, Colon pasealekua eta Gipuzkoa Hiribidea izango dira gune kaltetuak.
Ibilgailuak aipatu guneetara sartzeko, hauek izango dira aukerak:
- Argentinar Errepublika eta Arizmendi Almirantea kaleetaranzko noranzkoan: Iparralde hiribidetik, eta Eloy Iglesias, Nicolas Gerendiain edo Juan de Albisu kaleetatik.
-
Cipriano Larrañaga kalerantz eta inguruetarantz: Iparralde hiribidetik, eta Eloy Iglesias, Nicolas Gerendiain, Policarpo Baltzola, edo Zuberoa kaleetatik; zein Zabaltza plazatik, ohikoaren kontrako noranzkoan.
Aipatu guneetatik ibilgailuak ateratzeko, ordea, herritarrek honako norabideak jarraitu beharko dituzte:
- Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Mendibil, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz, Cipriano Larrañaga kaleetatik.
- Zabaltza plazatik, Cipriano Larrañaga eta Argentinar Errepublika kaleetatik eta Iparralde hiribidetik barrena.
Udal ordezkariek ingurua behar bezala seinalizatuko dutela aurreratu dute. Hortaz guztiaz gain, goiz osoan zehar “Igandero” asteburutako udal ekimena egingo dute. Ekialde Busek, bada, zerbitzuen ordutegi aldaketa aurreratu du ere. Autobus zerbitzuaren maiztasuna kontsultatzeko, sakatu hemen.