Berdintasunaren aldeko unibertsitate arteko topaketa egingo dute Irunen
Datorren ostegunean, hilak 12, izango da, Amaia Kultur Zentroan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da mahai-ingurua.
Datorren maiatzaren 12an, osteguna, Irungo Amaia Kultur Zentroan unibertsitate arteko berdintasunaren aldeko prestakuntza eta eztabaida jardunaldi bat antolatu du Bidasoaldeko Elkarte Feminista eta Irungo Udalak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka erakunde, gizarte zibil antolatuak eta mundu akademikoak egiten duten lana izango dute hizpide.
Jardunaldi egunean mahai-ingurua antolatu dute. Bertan egongo dira Maider Moreno Sciences Po Ikasketa Politikoen Parisko Institutuko irakaslea, Marta Luxan EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea eta Pamela Palenciano aktibista. Morenoren zuzendaritzapean, berdintasun azterketa konparatiboak egiten dituzte bere ikasleek, Iberiar Penintsula dutelarik aztergai. Bestetik, Luxan Ikasketa Feministak eta Generokoak masterraren arduraduna da; eta, azkenik, Palencianok No sólo duelen los golpes bakarrizketa emango du, eztabaida sustatzeko marko bat sortzeko. Hainbatetan saritu dute emakume aktibista, aipatu bakarrizketagatik.
Topaketetara joateko interesa duten herritar orok eskura ditzake gonbidapenak dagoeneko, esteka honetan sakatuta.