EAJ: "Irungo Udalean Euskarak lerro estrategiko izan beharko luke"
Euskara lehen urtetatik normalizatzen eta sustatzen jarraitzeko Haurrak Parkean proiektuarentzako, datorren kreditu aldaketan, diru partida gehigarri bat proposatuko dute jeltzaleek.
Irungo EAJk Euskara Irungo herritar guztien arteko harreman eta kohesio ardatz izan beharko litzatekeela uste du. Eta horretarako, Irungo Udalean lerro estrategiko bilakatzea ezinbestekoa iruditzen zaie. Izan ere, azken urteetako datuak aztertu eta gero, Irunen Euskarak izan duen aurrerapena “eskasa” izan dela eta haurren aisialdian euskaren erabilera “oso txikia” dela nabarmendu dute.
Egoera honen aurrean, Euskara lehen urtetatik normalizatzea eta sustatzea beharrezko pausu bezala ikusten dute. 2020an Aurrekontuen proiektuari 20.000 euroko zuzenketa ezartzea lortu zuten, besteren artean, Haurrak Parkean proiektua martxan jartzeko. Haien esanetan “arrakasta handiko proiektua”. Hori dela eta, datorren kreditu aldaketan ildo beretik jarraitzeko asmoa dute eta Haurrak Parkean programa eskaintzen jarraitzeko eta parke gehiagotan ezartzeko diru partida bat proposatuko du EAJk.
Halaber Irun hobetzeko proiektu eta estrategien liburuxka bat lantzen ari direla aipatu dute, “euskararen erabilera behar bezala sustatzea” helburu duena. “Edozein pertsonak euskaraz hitz egiteko entzuteko eta irkurtzeko aukera izan dezan”.