Irunbus pandemiaren aurreko datuetara itzultzeko bidean
Iazko urtean 1.424.446 bidaiari izan zituen Irunbus zerbitzuak, 2020an baino behiago. Hurrengo erronka zerbitzuaren %90 elektrikoa izatea da.
Covid-19aren aurreko datuetatik gertu dago Irunbus zerbitzua. 2020. urtean hiri barneko autobusen erabilpena %34 jaitsi ondoren, iazko urtean beherakada horren zati garrantzitsua berreskuratu dela azaldu du Borja Olazabal Mugikortasun arloko ordezkariak. Iazko urtean 1.424.446 bidaiari izan zituen Irunbus zerbitzuak, 2020an 1.171.417.
Erabiltzaile kopuru handien dituen linea Zaisa-Ospitalea (L-1) ibilbidea da: 988.823 bidaiari, 2020an baino %23,1 gehiago. San Juan-bentak-Txingudi (L-2) linea, berriz, %17,9 igo zen iaz 2020 urtearekin alderatuta. San Juan-Artia (L-3) lineak %20,8ko igoera izan du eta San Juan-Anzaran-Olaberria (L-4) lineak %16,9 gehiago. Bestalde, Gautxori zerbitzuak %35eko jaitsiera izan du. Hala ere, zerbitzua ekainerarte martxan jarri ezak eragina izan duela nabarmendu nahi izan du.
Olazabalek azaldu duenez, Irunbusen %90 elektrikoa izatea da ezarri duten hurrengo erronka, Irungo erdialdea emisio gutxiko eremu bilakatzea baitute helburu. 2019tik L-1 linea %100 elektrikoa da. Zerbitzua “gero eta jasangarriagoa da, zero emisioko mugikortasunaren aldeko apustua egin baitugu”. L-2 linea elektrifikatzeko prozesuan dira eta horretarako Europako funtsen diru laguntza dute (1.250.000 euro).