Larunbat arte aurkez daitezke argazkiak
Aste Santuko argazki lehiaketa larunbatean amaituko da. Oinarri guztiak, albistean irakurgai.
Datorren larunbata da Aste Santuko XIII. Argazki Lehiaketara argazkiak aurkezteko azken epea. Edonork parte har dezake lehiaketan, eta gaia 2022ko Hondarribiko Aste Santua da.
Argazkilari bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake eta horiek saritu edota argitaratu gabeak izan behar dira. Irudiak 20×30 zentimetroko neurria izan behar du. Oinarri guztiak, lotura honetan irakur daitezke. Hiru sari banatuko dituzte; lehenak, 500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak 300 euro.