Santiagotarrak-BM taldeko bost ontzik garaipena lortu zuten

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligaren 5.jardunaldia jokatu zen, larunbatean, Orion.

Ainhoa Zapiainek garaipena lortu zuen skiff-en absolutu emakumezkoetan.

Hilaren 30ean, larunbatean, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligaren 5.jardunaldia jokatu zen Orion. Santiagotarrak-BM taldeak 16 ontzi uretaratu zituen eta horietako bostek garaipena lortu zuten.

Lehenengo postuan amaitu zuten: Asier Regueirok (skiff) absolutu gizonezkoetan, Ainhoa Zapiainek (skiff) absolutu emakumezkoetan, Xabi Etxebestek  eta Pablo Martinezek (doble scull) jubenil gizonezkoetan, Ane Calvok eta Aroa Illarramendik (doble scull) jubenil emakumezkoetan eta Beñat Jimenezek, Martxel Tejedorek, Oier Zazpek eta Jokin Indiasek (lau scull) absolutu gizonezkoetan.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligak 7 jardunaldi izango ditu. Azken bi estropadak, hilaren 21ean Orion, eta ekainaren 04an Legutianon izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.