Loraitz Haurreskolaren matrikulazio epea zabalik
Hilaren 11ean zabaldu zen izen ematea eta maiatzaren 9ra arte, online edo aurrez aurre, egin ahal izango da.
Loraitz Haurreskolan izen ematea zabalik maiatzaren 9ra arte. Loraitz Haurreskola 2010ean ireki zen, eta 0-2 urte bitarteko haurrentzako haurreskola publikoa da. Haurreskola familiei laguntza eta hezkuntza zerbitzuak eskaintzeko asmoz sortu zen.
Eraikinak honako zerbitzuak eskaintzen ditu: 5 gela 0-1 urtekoentzat, 5 gela 1-2 urtekoentzat, areto haundi bat, psikomotrizitate gela, jangela, 2 patio eder, garajea eta igogailua.
Bestalde, 18.000 euroko irabazkinak baino gutxiago dituzten familientzat matrikulazioa doakoa izango da. Eta honezkero haur eskolan anai-arrebarenbat izan ez gero, bigarren eta hurrengo anai-arreben kuota doakoa izango da.
Izen ematea online emailean edo aurrez aurre egin ahal izango da. Informazio gehiago Loraitzen webgunean, 943642548 telefonoan edo aurrez aurre (Higer bidea z/g -an).

