Hilaren 25etik 30era Bertako Produktuen Astea
Astelehenetik larunbatera, ohiko azokaz gain hainbat tailer antolatu dituzte: helduentzako 7 tailer eta haurrentzako berriz 6.
Datorren astelehenetik larunbatera (hilaren 25etik 30era) Hondarribiko bertako produktuen VI. edizioa egingo da. Bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko eta “bertako ekoizleen lanaren eta iraunkortasunaren inguruan eta elikadura-ohitura osasungarrien alde egiten duten ekarpenaren garrantzia” nabarmentzeko.
Astelehenetik larunbatera, ohiko azokaz gain hainbat tailer antolatu dituzte: helduentzako 7 tailer egingo dira, haurrentzako berriz 6. Denetarik prestatu dute: pintxo tailerra, bertako loreak ezagutzeko tailerra, eskulanen tailerra edo gozotegi tailerra, besteak beste.
Tailerretan plaza mugatuak izango dira, beraz, aldez aurretik udalaren webgunean izena ematea beharrezkoa da.