[Galeria] Irundarrak ere, Korrikarako prest
Egunean zehar hainbat jarduera eskaini dizkie herritarrei Irungo AEKk, Korrikarako motorrak berotzeko. 1:00ean iritsiko da Irunera, Santiago zubitik.
Gaur Korrika eskualdetik pasatzen dela sumatu daiteke, goizetik jende ugari kalera atera baita, AEKk antolatutako egitarauaz gozatzera. Trikipoteoa, bazkaria, elektrotxaranga, haurrentzako jolasak… Ez dute aspertzeko aukerarik izan erdigunera gerturatu direnek, gauerako motorrak berotuta dituzte. Ilunabarrean bertso saio musikatua egingo dute, eta ondoren, Stepi Selektah-k dantzan jarriko du Mosku.
22. Korrika 1:00ak aldera sartuko da Irunen, Irungo Santiago zubitik. Bertatik Hondarribira joango da, eta berriz Irundik pasa ondoren, Oiartzungo norabidea hartuko du.
[OHARRA] Bihar egunean zehar 22. Korrikaren Irungo ibilbidean jasotako irudiak zintzilikatuko ditu.
HITZA goiz eta arratsaldean erdigunean izan da, honako irudiak biltzen: